ZERTARAKO?

Psikomotrizitatea lantzearen metodoa ezinbestekoa da umearen garapena eta
horregaitik oso garrantzitsua da hau landu eta garatzea. Azken finean umeek
gehien gustoko dutena adin horietan jolastea da eta ekintza hau da hain zuzen
ere umearen garapen integralean horrenbesteko garrantzia duena. Metodoak
mugimenduaren espresibitate toniko emozionala goraipatzen du, nahiz eta
oraindik adin hauetan mugimendu asko ez borondatezkoak izan eta lokomozioa
oraindik guztiz garatuta izan ez arren. Metodo hau erabiliko den ariketan umea
libre utziko da bere jakin mina bultzatzeko eta garrantzitsua izango da materialen
aukeraketa umeak zentzumenak erabili ditzan.

Komunikazioa bermatuko da, normalean hitz egin gabe, baina umeak materialekin

izango duen komunikazioa ikertuko dugu garapena ikusteko, adibidez objeturen
bat lehenbizikoz hartzean umeak duen erreakzioa. Gainera, materialak manipulatzen
uztean, umeak sormena landuko du jostailuekin ahal dituen figurak egiteko edo
berak nahi duena egiteko ez baitiogu gehienetan egiten duenari oztoporik jarriko.
Azkenik psikomotrizitateak duen beste helburu bat aipatzekotan ekintzen plazerra
izango litzateke nabarienetarikoa, umeak psikomotrizitate ariketa hauen bitartez
egiten dituen ekintzekin sortzen duen plazerra (sortzekotan) aztertzea interesgarria
da ere etorkizunean izan ditzakeen emozioak aurreikusteko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario