GARAPEN MOTORRAREN DESKRIBAPENA

Garapen motorra giza gaitasun motorren aldaketak aztertzen ditu,
jaiotzetik zahartzarora artekoak hain zuzen, baita aldaketa horietan
eragina duten faktoreak eta horiek beste esparruekin duten erlazioa ere.

Garapen motorra prozesu progresibo bat da, zeinekin gizakiak era
askotako gaitasun motorrak eskuratzen dituzte. Prozesu hau mugimendu
sinple eta oinarrizkoekin hasten da, geroago garatuko diren gaitasun motor
konplexu eta zehatzagoak hobeto ikasi eta barneratu ahal izateko.
Subjektuen garapen motorra ez da prozesu isolatu bat, subjektuaren
ezaugarri biologikoen (herentzia genetikoa, helduera maila), hazten den
ingurune fisikoa eskaintzen dizkion mugitzeko aukeren (panpinak, jolastokiak,
eskailerak etxean) eta subjektuaren berezko garapen motorraren menpe
dagoelako.
Umeak bere bizitzako lehenengo urtean erakusten dituen ezaugarri
nagusienak hurrengoak dira: bere eskura dauden objektuak hartzen
ditu ezagutzeko eta askotan ahora eramaten ditu; lau oinetan ibiltzen
du, bere lehenengo pausoak ematen hasten ditu laguntzarekin; ama
ezagutzen du; esanahia duten lehenengo hitz isolatuak esaten ditu;
eta bere irudia ispilu batean ikustean alaitzen da eta barre egiten du.
Umeak bere bizitzako bigarren urtean erakusten dituen ezaugarri
nagusienak hurrengoak dira: zutik jartzeko eta lehenengo pausoak
emateko laguntzarik gabe gai da; janari solidoa onartzen hasten du;
bere gorputz atal nagusienak ezagutzen ditu (burua, oinak eskuak);
besteek egindako soinuak errepikatzen ditu; bere izena esatean
erreakzionatzen eta begiratzen du; bere adineko beste umeekin
jolasten du denbora labur batean eta askotan behartuta; eta esaldi
sinple batzuk esaten hasten du.
Umeak bere bizitzako hirugarren urtean erakusten dituen ezaugarri
nagusienak hurrengoak dira: salto egiten du; korrika egiten du nahiko
kontrol handiarekin; pilotak eskuz eta oinez jaurtitzen ditu; koilara eta
sardeka erabiliz jaten du; etxetik erraztasunez mugitzen da; bere adineko
umeekin jolasten du denbora luzean zehar eta behartu gabe; abestien erritmoa
jarraitzen du; eta edozein elikagai mota bere kabuz jaten du inolako arazorik
gabe.

No hay comentarios:

Publicar un comentario