Alde batetik 1-etik 3-rako adin hauetan, umeak estimuluen eta erreflexuak
erabiltzea pertzepzioa landuz, garapen kognitiboa izango da umeek izango
duten aurrerapenetako bat. Garapen honetan haurrak adimen aurreeragilea
izango du, hau da, ekintzatik eragiketara egin beharko duen urratsa. Ekintza
sentimen eta mugimendu estadioari dagokio eta eragiketa ordea pentsamendu operazionalari dagokiona, azkenengo hau 6 urte arte garapen prozesuan izango
da. Hala ere guk ez dugu adin horretako umeekin jardungo baizik eta 1-3 urte
artekoekin, eta hauek pentsamendu sinbolikoa deiturikoa izango dute, honetarako
saiatuko gara haurraren ekintzen ezaugarri adierazleak ugaritzea, adibidez jostailu
edo figura zehatz batzuk jarriz, sinbolikoak direnak.
Umeak adimen aurreeragile honetan ezaugarri asko aurki ditzakegu, egozentrismoa adibidez haurrak kanpoko mundua bere barne mundutik bereizteko zailtasunak
dituenean edo sinkretismoa, umea ez denean kapaz aurreko analisi bat egiten
objetu batekin aritu baino lehen, orduan ikuspegi oso orokor batekin aritzen da
objetuekin.
Beste aldetik, umeak aske ibiliko direnez gelan eta haien artean ere jolastu eta
aritu ahalko direnez, garapen sozioafektiboa ere izango da aztertu beharreko
beste bat. Hau ezinbestekoa izango da umearen etorkizunerako, pertsonalitateari dagokionez batez ere. Estu lotuta dago garapen mota hau garapen kognitiboarekin
eta urteetan zehar umeek izango dituzten arlo desberdinetako garapen
desberdinekin. Umearen familia kontzeptua edo elkartasun kontzeptua zein den
jakin behar dugu saioaren aurretik eta horretarako aproposa izango litzateke
gurasoek egoera adieraztea, hori gainontzeko umeekin dituen erlazioekin
erlazionatzeko. Gizarteratzea ikusiko dugu umearengan, adibidez beste umeekin
jolastu nahi badu edo soilik bere kabuz aritzen bada... Garapena ez da beti
lortuko, hau negatiboa izan daiteke eta umeak marginazioa edo urritasuna
erakustea ez da batere arraroa, integrazio falta deitu diezaiokegu egoera honi.
No hay comentarios:
Publicar un comentario