AUTOREAK

Psikomotrizitateak 1970eko hamarkadan garapen handia izan zuen. Hasieran helburu
terapeutikoetarako erabiltzen zen, hau da, garapen motorrean arazoak zituzten 
pertsonei laguntzeko sortu zen. Haren onurak ikusita, helburu terapeutikoetatik helburu
hezitzaileetara pasatu zen. Honen ondorioz, Haur hezkuntzan eta Lehen hezkuntzan
erabiltzen hasi zen umeen gaitasun motorren garapen hobea emateko, umeek haien 
gaitasunetan ziurtasun gehiago lortzeko, aprendizai prozesuak hobetzeko…

Psikomotrizitatea autore desberdinek garatu zuten eta autore bakoitza gai honen
inguruan iritzi bat eta ikuspuntu bat dauka:

Oinarrietako bat LeBouch-en eredu psikozinetikoa da. Metodo honek mugimenduen
behaketea du helburu, koordinazioan eta orekan oinarritzen dena. Irakaskuntza prozesu
bideratua da, hau da, umeari jarraibide batzuk ematen zaizkio jarduera bat egiteko eta 
hortik abiatuz umea bere sormena garatuko du. Irakaskuntza prozesua jolasen bidez 
ematen da.

Henry Wallon: motrizitatea eta tonua, orientazio psikobiologikoa. Psikismo eta 
motrizitatearen arteko harremanak sendotzeko ikerketak egin zituen, gizakiaren
lehenengo hizkuntza mugimendua dela esanez, berak ematen baitio umeari aukera bere
beharrak asetzeko.Wallonen ustez, mugimendua da, berez, inteligentziaren lehenengo
adierazpena.

Piaget-en ezagutzaren psikologia eta mugimenduaren garrantzia: Piageten ustez, jarduera
motoreek ezagutzarako bidea egiten dute, gorputza ezinbesteko erreferentzia izanda. 
Gizakiak objektuekin eta haiek manipulatuta egituratzen du bere pentsamendua. 
Umeen mugimenduak deskribatu zituen, haren ustez, umeak jarduera motorraren bidez
pentsamenduko egiturak osatzen dituelako.

Picq eta Vayer’en ikuspegi psikopedagogikoa: Jarduera pedagogiko hori haurraren portaera
normalizatzen saiatzen da, heziketa fisikoaz baliatuta. Leial eusten dio psikomotrizitatearen
jatorrizko ikuspegiari (terapeutikoa). Honako helburu nagusi hau du: eskolako ikasketa-prozesua
erraztea.

Lapierre eta Aucouturier: Bizipeneko eta harremanetako psikomotrizitatea. Bizipeneko 
prikomotrizitatea, gorputzaren bidez afektuzko eta emoziozko harremanak bizi dira, 
sentimenduak erreakzio toniko-muskularrarekin lotuta dago. Baztertu egiten dituzte 
erabat egituratutako ariketa zurrunak, eta aukera irekiak eskaintzen dituzte. Lapierren 
ustez, askoz inportanteagoa da umeen arteko harremana, gorputzaren bizipena baino. 
Hiru espazioetan zatitzen da espazioa: sentsomotorra (mugimenduaren plazerearekin
esperimentatzeko gunea, mugimendua ikuspegi emozionalatik ikusita); jolas sinbolikoaren
espazioa (objektuek eta gorputzak berak dimentsio sinboliko bat hartzen dute); 
errepresentazioaren espazioa (bizipena emozionaletik urruntzen laguntzeko).

Ajuriagerra eta Soubiran: medikuntzan oinarritutako ikuspegi neuropsikiatrikoa ere deitzen 
zaio. Erlaxazioaren, psikoanalisiaren eta psikoterapiaren tekniketan oinarritzen da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario