OINARRIAK



Azken 40 urtetan garapan handia izan du. Hastapenean, terapia-metodo moduan ezarri
zen autore baten ikerketan oinarrituta. Eskolan sartu zen, mugimenduaren espresibitate
emozionala garatzeko asmoz. Ume bakoitza ezberdina da, indibiduo bakoitzak aldez
aurretik bizipen ezberdinak jaso ditu, hori dela eta, guztiek ez dute erraztasun berdina
ikaskuntzak eskuratzeko, ume bakoitza denbora eta erritmo ezberdin bat behar duelako.
Hortaz aparte, umeak jolasean aritzea ezinbestekoa da garapen integralean bermatzeko,
azkenean, jolastean kontzentrazio maila oso altua izan behar da. Honetan oinarritzen
da psikomotrizitatea, ikaskuntza-metodo hau jarduera batzuk integratu nahi ditu umearen
oinarrizko beharrak asetzeko.

Umearen alderdi guztiak kontutan hartu behar dira psikomotrizitatearen interbentzioan,
esate baterako, afektibitatea, motrizitatea eta kognizioa. Umearen garapen harmonikoa
saiatuko da garatzen, bere madurazioa eta pertsonalitatea errespetatuz. Horretarako,
umeari pentsatzeko, adierazteko, komunikatzeko eta sormena lantzeko aukera eman
 behar diogu. Umearen partehartzea bultzatu nahi da, psikomotrizitatearen estrategia
 pedagogikoak kontuan hartuta. Jolas lekua txoko ezberdinetan banatuko da, umearen
 nahien arabera, jarduera mota ezberdinak egingo ditu intentsitate ezberdinetan. Irakaslea
 pentsatuko du zer baliabide eskainiko dizkio umeari, bere jakin-mina garatzeko eta beste
 aktibidadeekiko interesa motibatzeko. Proposatuko planteamendua aurrera eramateko
 espazioa modu zehatz batean kudeatu behar da, eduki berriak atxikituz. Ikaskuntza
 objektuen manipulazioaren bitartez lortuko da.

7-8 urte arte, umeak mundua eta espazio, objektu eta pertsonen arteko harremana sortzen
da. Psikomotrizistek harreman honi “adierazpen motorra” deitzen diote, hau da, kanpoko
mundua eta motrizitatea, afektibitatea eta ezagutzaren arteko harremana. Euren egoera
emozionala, mugimendu, ahotsa eta begiradarekin kanporatu. Psikomotrizitatea oso
erakargarria izan daiteke, baina abiapuntua eta prozesua argi ez baldin badago,
planteamendua errepikakorra eta astuna izango da. Umeari aske utzi behar zaio berak
bere kabuz espazioa eta mugimendua ikertzeko aukera izan dezan. Noizean behin
estrategia pedagogikoak aldatu behar dira, ume trebeagoak jolasak menperatu ez dezaten.

HELBURUAK
-Komunikatzeko plazera: Komunikazioa eman eta jaso bizipen batzuen bidez, hitzez
 besteko lengoaian (saltoak, birak,...).
-Sortzeko plazera: Umeak ikusten duena transformatu nahi du. Sormena garatzeko,
 manipulazioa landu beharko da.
-Ekintza operatiboen plazera: Umeak errealitatea transformatzen du, objektuak balorea
 galtzen du eta zentzu bat hartu.

Psikomotrizitatea ez da aisialdiko gela bat, klasea antolatzeko beste modu bat baizik,
 non irakasleak orientazio pedagogikoa planifikatua izan behar du. Zailtasun maila
 ezberdinak egon behar dira, umeen trebetasunaren arabera. Jakin behar da zein unean
 umeak jolasak errepikatu nahi dituen eta noiz nahiago duen gauzak deskubritzea.
 Beste batzuetan emozioak nahiago du hitz egitea emozioak kanporatzeko. Jarduera
 motorra  espontaneoa bada, joko sinbolikoa ezagutzeko balio daiteke, jolas
 sinbolikoaren bidez, boterea adierazi daiteke. Objektuen manipulaziotik deskubritzen
 da nolakoa den umearen nortasuna. Umeak sormenaren bidez, errealitatea imitatzen
 du eta honen bitartez, emozioak kontrolatzen ikasten du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario