ORIENTABIDE ESPEZIFIKOAK


-Aurreko atala. Gelako txokoak prestatu: Helburuen arabera, gune ezberdinak
 sortuko dira: jauzi eta erorketarena, orekarena, material bigun eta gogorreko zirkuituak.
 Txoko bakoitzak ume bakoitzaren trebetasun mailaren arabera egokituko da. Txokoen
 antolaketa irakasleen mende dago. Gutxienez 2 gune desberdin sortuko dira.

-Harrerako atala: Nolabaiteko prestaketa: Oinetakoak eta berokia kendu, agurtu,
 segurtasun neurriak, besteenganako errespetua, txokoak azaldu, materiala komentatu, …
 Umeen iritzia ezagutu eta galderak egiteko aukera eman. Honekin batera arnasketa
 ariketak, erritmoak eta abestiak landu daitezke.

-Atal oldartsua: Lan esparruarekin zerikusia dituzten jarduerak proposatu.. Adibidez,
 goma espumazko blokeak inguratuz lasterkak egin. Helduek ezarritutako gizarte-antolaketa
  apurtzen dute, tentsio emozionalak askatzeko.

-Berezko jarduera motorraren atala: Atal honetan irakaslearen eginkizuna izango da
 umeek txokoetan lantzen dituzten eredu psikomotorrak aberastea. Horretarako, txokoak
 berrantolatu, materiala aldatu,...-ko da, maila handiagoko arazoei aurre egin dezaten.
 Atal hau luzeena izango da, 25-30 minutu inguru, non jarduerak izaera desberdinekoak
izango duten eta material desberdinak konbinatuko diren.

-Joku sinboliko eta eraikitze atala: Irudikatzeko jolasean haurrak bizitza errealeko
 bizipenak irudikatu dituzte, fantasia eta errealitatea batuz. Hau burutzeko, hainbat baliabide
 eskura utziko zaizkie: zapia, soka, uztai,... Jolas hauei esker, barneko gatazkak kanporatu
 ditzakete. Jarduera honi esker, norberaren onarpena sendotzen da. Umeen bizipenak ahoz
 adieraztera animatu behar zaie. Atal honen iraupena: 10-15 minutu.

-Analisi atala: Atal honetan, jokoak kurrikulumeko helburuetara zuzenduta egongo dira.
 Zehaztasun motorreko jokoak ere sar daitezke (koordinaziokoak).

-Agurraren atala: Jardueraren deskonexioa eta taldea elkartu. Ariketak baztertuko dira eta
 erlaxatzean zentratuko gara. Oinetakoak janzten dituzten bitartean saioa komentatuko da eta
 amaitzeko, elkar agurtu.

-Irudika eta lengoaia fasea: Hitzez besteko lenguariaren bitartez, saioan sentitzen dena
 adieraziko da. Kontzeptuak barneratzeko eta oroimena lantzeko guztiz baliagarria da.

Saioan zehar ondorengo parametroak behatuko dira, umearen beharren arabera:
Objektuekiko, espazioarekiko, denborarekiko, besteekiko eta norberarekiko harremana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario