PSIKOMOTRIZITATEAREN ERAGINAK

ERAGIN ONURAGARRIAK


Hainbatetan oso zaila da psikomotrizitateak umeen hazkundean duen eragina neurtzea,
sistema endokrinologikoak hazkundea erregulatzen duelako. Dena den, jarduera fisikoaren
praktika orekatuak hainbat eragin positibo behagarriak izan ditzake umeen garapen
psikomotorrean.


Pisuak eta gihar jarduerak hezur kartilagoari eragiten dieten kargak hezurraren hazkundea
suspertzen dute. Era honetan genetikoki espero zitezkeen neurriak eskura daitezke.
Karga gabeziak, hau da, jarduera fisikoa ez egiteak, hezurren deskaltzifikazioa eragiten du.
Honek, hazkunderako erabat kaltegarria da.


Honez gain, jarduera fisikoak umeen eta gazteen hazkunde-hormonaren jariaketa areagotzea
eragiten du. Jarduera fisikoak, psikomotrizitatea, gorputz giltzaduren itxura eta
funtzionamendu egokiak lortzen laguntzen du. Esan genezake, gorputzeko organo eta sistema
guztiekiko eragin onuragarria duela,jarduera fisiko hori era egoki eta kontrolatu batean burutuz
gero.


Aurreko guztia lortzeko, psikomotrizitatearen hezitzailea hurrengo irizpideak kontuan
izan beharko ditu:

-Lehenengo helburua osasuna izango da.

-Lehiaketak maila berdina duten umeen artean egingo ditugu.

-Jardueraren ludikotasuna ezagutu behar da.

-Jarduera haurren mailara egokituta egon beharko da. Honez gain, aukera zabala eta anitza
eskainiko da.

psikomotricidad bilaketarekin bat datozen irudiak

ERAGIN KALTEGARRIAK


Bestalde, aipatu behar da gehiegizko jarduerak edo hezitzailearengatik jardueren erabilpen
ez egokia, batez ere, pubertaro aurretik, eragin kaltegarriak sor ditzakete:


- Gehiegizko nekea. Adin hauetan umeek agindutako guztia ehuneko ehunean burutuko du.
Atseden aukerarik ematen ez bazaie edo atseden denboratan arreta ez ba da jartzen,
gehiegizko neke mailetara heldu daitezke.


- Hazkundean atzerapenak. Gehiegizko kargak, umeen hazkunde kartilagoan eragina izango
dute, hausturak eta minak sortuz.


- Muga kardiobaskularrak gainditzea. Adin bakoitzak muga kardiobaskular ezberdinak dituzte.
Hezitzaileak ezagutu eta kontrolatu beharko ditu arazo larriak ez gertatzeko. Honekin,
uler daiteke, ume batek izango duen eskakizun maila eta gazte batena oso ezberdinak
izango direla.


- Giltzaduretako arazoak. Hazkunde atzerapenarekin batera dator. Gehiegizko kargak, minak
sortuko ditu, kasu larrietan giltzaduretako arazoak sortzen.


- Gehiegizko estresa. Jardueren erabilpen ez egoki batek, umeen estres erantzun larriak
sor ditzake. Honek, behatuko da egoera arrunta batean umeak gehiegizko estres erantzuna
ematen badu, bere estres mailetan desoreka bat sortzen.

- Goi mailako kirolaren eragin ez hezitzaileak. Betiko arazoa izango da. Horretarako, bai
gurasoak bai umeek argi izan beharko dituzte psikomotrizitatearen edo jarduera fisikoaren
printzipioen eta goi mailako kirolaren printzipioen arteko ezberdintasunak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario